1. Ogizaleen Jardunaldia. Vitoria-Gasteiz

thumbnail

Okintza, prestakuntza eta komunikazioari lotutako pertsona taldea gara eta ogiarekiko pasioak batzen gaitu.Ogiak gure bizian duen rolaren garrantzia aldarrikatzeko, denbora luzez ekimen bat sortzeko ideiarekin amets egin ondoren, ogiari buruzko lehendabiziko Gasteizko jardunaldia antolatzea erabaki genuen, Gastronomiaren Hiriburuaren barruan.Eta Ogia izena eman diogu.

Gure elikaduran merezi duen protagonismoa eman nahi diogu ogiari eta, horretarako, okintza prozesuan (lurretik labera) parte garrantzitsu diren pertsona ugari jasoko ditugu gure inguruan eta horiekin solasean aritu, eztabaidatu eta partekatu nahi dugu, ogizale guztien eredu gisa.

Gure jardunaldia mahai-inguru eta tailerretan oinarrituta dago. Profesional, zaletu eta ikusnahiei zuzenduta, haiekin topatzeko gunea sortu nahi dugu, gizadiaren hastapenetatik gurekin dagoen elikagai honen inguruan. Izan ere, uste baitugu, horregatik soilik bada ere, ogiak gure mahai eta jatetxeak bereganatzea merezi duela.

Jardunaldi hauek zergatik?

Artisau-ogia, gasolindegiko ogia, hazi-ogia, supermerkatuko ogia, irinak, zerealak, omega3… Zerbait aldatzen ari da ogiari dagokionez eta asko dira zabalik dauden bideak, batzuek benetako aldaketaren aldeko apustua egiten dute eta beste batzuek produktua aldatzen ez duten marketin-estrategiak aukeratzen dituzte. Horrek eragin zuzena dauka kontsumitzaileengan. Zenbaitek prezioari baino ez diote erreparatzen eta beste zenbaitek kalitate handiagoko ogia eskatzen dute. Okintza prozesuari zuzenean lotuta dauden pertsonei ahotsa eman nahi diegu eta ogi-industriari buruz duten ikuspegia aurkeztuko diguten pertsona ezberdinak (bertokoak zein kanpokoak) izango ditugu gurean, aldaketa horien nondik norakoak eta elikagai honen etorkizuna ezagutzeko.

Baina, era berean, dastatzeko, ukitzeko, esperimentatzeko, deskubritzeko gonbitea ere luzatu nahi dugu, ore baten atzean zer dagoen jakin dezazuen eta azal onak eta mami harroak zer esan eta ematen digun ezagut dezazuen.

PROGRAMA