ALBOANen 20. urtemugaren ospakizunaren ekitaldia

thumbnail

Asteartean, apìrilaren 19an, ALBOAN GKEak  Gasteizen 20. urtemuga ospatuko du ekitaldi handian. Horretan, Iñigo Urkullu Renteria, Lehendakaria; Francisco José Ruiz Pérez, Jesusen Lagundiaren Probintziala; Caddy Adzuba, 2014ko Asturiaseko Printzea Gogaidetasunaren saria; eta Mª Mar Magallón Soneira, ALBOANeko zuzendariak hartuko dute parte. Gainera EAEko beste goi kargudunak eta hainbat gizarte, hezkuntza eta enpresa esparruetako ordezkariak ere bertan izango dira.

 "Europako gizarte zibilerako erronkak hiritartasun globalaren eraikuntzan” izeneko ekitaldiko ordutegia ondorengoa izango da:

  • 18:30: Meza Egibide-Jesus Obrero Elizan (Monseñor Estenaga, 1)
  • 19:30: Ekitaldi instituzionala Egibide-Molinuevo-ko auditorioan