APIRILAREN 8tik 12rarte EGIBIDE-Molinuevon KORRESPONTSABILITATE ERAKUSKETA

thumbnail

LANAK ETXEAN, DENON ARTEAN

Gazteria Atalak “lanak etxean, hobe denon artean” lelopean erantzunkidetasunari buruzko kanpaina plazaratu du.

Kanpainaren helburua hauxe da: etxeko lanetan eta pertsona helduen zainketan gizonek eta emakumeek ematen duten denboraren aldeaz gazteek eztabaidatzea, hausnartzea eta ohartzea.

Kanpaina hori, Udaleko Gazte Planean txertatuta dagoena, goi mailako Arte eta Diseinu Eskolako ikasleek sortu dute. Gazte horiek erantzunkidetasunaren inguruan 20 irudi-begirada sortu dituzte eta denak erakusketa batean bildu dira.

Gazteria Atalak urtarriletik aurrera erakusketa hori ikastetxeetara eramateko aukera emango du, interesaturik dauden DBHko eta Batxilergoko irakasleek euren ikasleekin gai hori lan dezaten. Gainera, erakusketarekin batera baliabide bat eskaintzen da (pen drive bat) erantzunkidetasunaren inguruko hainbat aspektu garrantzitsu lantzeko: helburuak, irizpideak, balioak, genero-estereotipoak,…

Informazio gehiago nahi izanez gero, hurrengo telefonora deitu: 945 16 13 11 (Gazteria Atala).