Batxilergo Graduazio Ekitaldia: ARGAZKIAK/BIDEOAK

thumbnail

EGIBIDE kanpus ezberdinetako (Jesús Obrero, Molinuevo eta Nieves Cano), Batxilergoko 350 ikasle inguru, maiatzaren 23an, Graduazio Ekitaldia izan zuten Vitoria-Gasteizko Katedral Berrian. Tutoreekin eta hezitzaileekin, familiekin eta lagunekin, eta Nurat Abesbatza eta Algara Dantza Taldearekin batera, Diploma jaso zuten, Belén Vicente eta Gorka Aguirre zuzenduriko ekitaldian.

Gogoratzeko momentu asko egon ziren, adibidez, Bikaintasun Sariak banatu zirenean, Egibideko Heziketa Elkarteak EREDU izan diren hiru ikasleei eman zien, eta ikasleen kideek aukeratu zituzten, tutoreen eta Batxilerkogo koordinatzaileekin batera. Saria hau ematen da, EGIBIDEko baloe etikoengatik: senidetasuna, osotasuna, esfortzua, ekimena, soiltasuna, transparentzia, parte-hartzea, serbitzua eta espiritualtasuna. Elena eta David Cid-eko (anai-arrebak eta EGIBIDE-Jesús Obreroko ikasleak) musikarekin, biolinean eta oianoan, bereizi ziren:

ALVARO CASTILLO CORDERO Jesús Obrero kanpuseko, Gizarte Zientzia Batxiler 2.mailako ikaslea, izandako balore etiko eta akademikoki izandako merituengatik. EGIBIDE-Jesús Obrero Batxilergoko koordinatzailea, Félix Urcelayk, saria eman zuen.

JON GONZÁLEZ RAMAJO Molinuevo kanpuseko Zientzia eta Tekonologia Batxiler 2.mailako ikaslea, izandako balore etiko eta akademikoki izandako merituengatik. EGIBIDE-Molinuevo Batxilergoko koordinatzailea, Elvira Vigok, saria eman zuen.

ANDREA RUIZ DE EGUINO LANSEROS Nieves Cano kanpuseko Zientzia eta Teknologia Batxiler 2.mailako ikaslea, izandako balore etiko eta akademikoki izandako merituengatik. EGIBIDE-Nieves Cano Batxilergoko koordinatzailea, Arantza González Ozaetak, saria eman zuen.

Egun oso polita izan zen, non Zuriñe Barrasa eta Xabier Zurbanok, "Xalbadorren Heriotzean", Xabier Leteren abestia abestu zuten.

"EL CORREO"

"DIARIO NOTICIAS DE ALAVA"

I. BIDEOA (DIPLOMAK)

II. BIDEOA (AURKEZPENA)

III. BIDEOA (AGURRAK AMPA ETA IKASLEAK)

IV. BIDEOA (BIKAITASUN SARIAK)

V. BIDEOA (KANTUAK ETA DANTZA)

VI. BIDEOA (LORE ESKAINTZA)

VII. BIDEOA (AMAIERA)

ACTO GRADUACIÓN BACHILLERATO, 2014