“BESTEA, GU?” WORD-KAFEA, EGIBIDE-Molinuevon

thumbnail

Pasa den apirilaren 18an, Egibide-Molinuevoko Gizarte Integrazioan Bestea, gu? izenpean jardunaldi bat antolatu genuen. Helburua zikloko ikasleekin esteretipoak zein aurreiritziak lantzea izan zen. Jardueran garrantzi handia eman genion aztertzeari nolakoa den bestearekiko begirada. Nola begiratzen diogun elkarri; batez ere, Besteak ezaugarri diferenteak dituenean.

Bertan 50 partehartzaile izan ginen: 23 ikasle, aurreko ikasturteko ikasle bat, 22 gonbidatu eta 4 irakasle. Gonbidatuen artean, preso ohiak, atzerritarrak, gizarte langile zein gizarte hezitzaile batzuk… , izan genituen. Bizkotxoak ikasleek egin zituzten eta Mendizorrotzako sukaldaritza eskolatik ere laguntza jaso genuen: pastak, kafea, esnea…

Jardunaldiaren egitaraua hauxe izan zen:


8:15 etik 10:15 arte: Crash pelikularen emanaldia eta bere zineforuma.


11:30etik 12:45 arte World-kafea. Talde txikietan 3 galderaren inguruan elkarrizketetarako metodo intesgarri hau erabili zen gaia lantzeko, kafea eta ikasleek egindako pastelak hartzen genituen bitartean.


12:45etik 14:10 arte partaide guztien artean mahai-ingurua gauzatu zen.

Aurreko urteetan egindako World Kafeetan bezala, emaitzak oso interesgarriak izan ziren guztiontzat. Ondorio bezala esatea, sakonago konturatu ginela zein garrantzia daukan Bestea ezagutzeak, geure begirada aldatzeko.

Word cafe 2013-04-18