Bide Bidean, Bidezko Merkataritza denda Vitoria-Gasteizen

thumbnail

“BideBidean”, Bidezko Merkataritza denda, bere ibilerari hasiera emango dio gaur Vitoria-Gasteizen, Alboan, Egibide, Caritas eta Diocesanas Misioak egindako lankidetzari esker. Foru Kalea 16an kokatutako lokal berriaren ateak, Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren sinatzearen urteurrena ospatzen den egun berdinean egin du bere aurkezpena, eta ostiralean arabar guztientzat irekita egongo da.

“Bidezko merkataritzak ipar eta hegoaldeko herrialdeen arteko merkataritza harremanak defendatzen ditu, ekoizleen eta haien inguruaren errespetua bermatzeko”. Lokaleko produktuen artean, azukrea, kafea, tea, infusioak, galletak, txokolatea, kakaoa, marmeladak, snack gazituak, gozokiak, … aurkitu daitezke.” Adierzai du Sonia Etxenausia, proiektuaren arduraduna, Ramón Ibeas (Caritas), Fran Izquierdo (Diocesanas Misioak) eta Natxo Eguizabalekin (Egibide).

“Bide Bidean”, Bilbon (“Kidenda”) eta Donostian (“Kitxin”) jadanik dauden pareko dendei batzen da.

“Bide Bidean” – Bidezko Merkataritza / Comercio Justo

Descargar 20151211_BideBidean_EL_CORREO.pdf