FIRST ETA C1 PRESTATZEKO KLASEAK  2019/2020 IKASTURTEA

Hizkuntza Proiektua taldeak lortu nahi duen helburu garrantzitsuenetariko bat  gure ikasleek hizkuntza gaitasuna (euskara eta ingelesa)  hobetzea da.

Hau lortu ahal izateko, beste ekintzen artean, gure ikasleei C1 (EGA zena) eta FIRST tituluak prestatzeko klaseak eskaintzen dizkiegu Mondragon Linguaeren bidez.

Interesatuta bazaude, bete ezazu honako izen-emate hau.

Zalantzaren bat izanez gero, idatzi hizkuntzaproiektua@egibide.org helbidera.

GARRANTZITSUA:

  • Taldea osatzeko gutxienez 12 ikasle egon beharko dira!
  • Informazio bilera: Irailaren 25ean, asteazkena. 17:30ean Egibide-Jesus Obreron (Areto Nagusian)
  • Izena emateko epea: Irailaren 30ean
  • Izena eman dutenen zerrenda, Mondragon Linguae arduradunei helaraziko zaie, euren eraikinean (Florida kalea, 8) irailaren 30a eta urriaren 4a bitartean egingo diren maila
  • proben kontrola egin dezaten. Ikasle bakoitza bere kabuz joango da proba egitera ondoen dagokion ordutegian.
  • Mondragon Lingua erakundearen ordutegia 8:00-13:00 eta 15:00-21:00
  • Klaseen hasiera: Ikastaroaren hasiera data, izenemate dokumentuan adierazitako helbide elektronikoaren bitartez jakinaraziko da.
  • Jardueraren prezioa izena emango duen ikasle kopuruaren araberakoa izango da.