“Koronavirus”: DBH-Batxilergo-LHko ikasleentzako lan-plana eta familiekin bilerak (DBH) bertan behera geratu dira

  • DBHko ikasleentzako lan-plana: DBHko 2. ebaluazioko batzarrak eta noten buletinak egindak, tutoreek  lan-planak bidaliko diete ikasleei. 
  • DBH-Batxilergo-LHko ikasleentzako lan-plana: Astelehenetik aurrera, hilak 16, eta irakasleen arabera, beraien ikasleekin konektatuko dira klase orduan, ohiko ordutegia errespetatuz. Honetarako Google Meet plataforma erabiliko du, honen erabilerarako ikasleak bere korreo elektronikoan argibideak jasoko dituelarik. Ikasleak interneterako konexioa duen gailu elektronikoa (telefono mugikorra, tableta edo ordenagailua) behar izango du, mikrofonoa (aukeran), kamara eta bozgoragailuak izango dituena (DBHn chromebook-ek mikrofono txertatua daukate). Baliabide hauek izan ezean, mesedez, tutoreari jakinarazi behar diozue korreo baten bidez.
    Ikasleek konektatu BEHAR dute, irakasleek Educamosen asistentzia faltak apuntatuko dituzte.
  • Bilerak familiekin bertan behera: Bigarren Hezkuntzako (DBH) gurasoen bilerak, martxoaren 12an, 16an eta 17an egingo zirenak bertan behera geratuko dira Arriaga, Jesus Obrero eta Nieves Canoren campusetan.