Daimler Nazioarteko Lanbide Heziketako ordezkarien bisita

thumbnail

Pasaden ostegunean, urtarrilaren 28an, DAIMLER taldeko Nazioarteko Lanbide Heziketa alorreko bi ordezkari, EGIBIDE bisitatu zuten.
Bisitaren helburua nagusia, EGIBIDE eta MERCEDES-BENZ ekainetik eskaintzen ari diren FP dualeko programaren 3 kurtsoak ezagutzea izan zen.

Egibideren proiektuen eta ekintzen aurkezpena egin ondoren, Jesus Obrero eta Arriagako campusetako tailerren bisita egin zuten, batez ere, programa hauetan parte hartzen duten ikasleak ikasten duten heziketa programetan fokatuz (Automatizazioko eta Robotika Industriala, Mantentze lan elektronikoa, Mekatronika Industriala eta Automobilgintza).

Bisitaren iritzia ezin hobea izan zen, eta etorkizunean elkarlanean aritzeko bide berriei buruz hitz egiteko balio izan zuen ere (heziketa programa berriak, beste herrialdeetan dauden LH zentroetara bisitak, ikasle eta irakasleen trukeak etc…)

Visita responsables FP Daimler