DBHko ikasleak, “Arabaz Blai” programan

thumbnail

Aurreko astean EGIBIDE-Arriagako DBH 1go mailako ikasleak (B-D ereduak) Gazteriaren Foru Erakundeak antolatutako "Arabaz Blai" programa hezitzailean parte hartu zuten .

Asteazkenetik ostiralera Barriako aterpetxean elkarbizitu zuten honako helburuekin: ikasgelaz kanpoko eremuetan euskara erabiltzea, gure lurraldearen beste alderdi batzuk aurkitzea eta balioak lantzea, jarduera ludikoen, hezkuntzazkoen eta berritzaileen bitartez (aisialdiko jarduerak, jokoak, orientazioa, tailerrak, multiabentura…

Eguraldiak lagunduta, hiru egun zoragarri igarotzeko aukera izan zuten!

Arabaz Blai