“EdukaBike”Proiektua”: Familiak modu seguru batean bizikletaz zirkulatzeko tailerra

thumbnail

HELBURUAK

  • Bizikletaren erabilpena sustatzea familia bereko kide guztien artean
  • Trafikoaren egoera aintzat hartu, diseinatu eta ohiko ibilbideak modu autonomo, seguru eta arduratsu batean egin
  • Azkenik, baliatu kalean ariketa fisikoa egitearen onurak, baita ere ingurugiroan dituen ondorio mesedegarriak mugikortasun jasangarri baten alde apustu eginez.

NORI ZUZENDUA
10 eta 15 urte bitarteko seme-alabak dituzten familiei (noizbehinka onartu dira 8 urterainoko haurrak bizikleta ondo menperatzen badute) eta ikastetxeko irakasleei.

IRAUPENA
2:45 ordu. Ordutegi hau murriztu daiteke 1:45 arte.

ORDUTEGIA
Ikastetxe bakoitzak erabaki dezake, lehentasuna emanez larunbat goizei.

EGITARAU ESTANDARRA
Denak dira praktikoak.

  • Modu seguru batean gidatzeko oinarriak
  • Gidatzeko modu seguru horren menderatzearen hobekuntza
  • Hiri-zirkuitua ikasitako guztia praktikan jartzeko
    *Programa egokitu daiteke ikastetxeak dituen beharrei eta ezarritako ordutegiari.

IKASTETXE BAKOITZEKO PARTE-HARTZAILEAK
Talde bat edo gehiago 6-8 pertsona izanik talde bakoitzean.

MATERIALA
Beharrezkoa da parte-hartzaileak euren bizikletak eta kaskoak eramatea.

HIZKUNTZA
Gaztelania edo Euskara.

KOSTUA
Doakoa, 100% CEA-k finantzatuta, Vitoria-Gasteizko Udaletxea.