EGIBIDE-Arriagako LAN IKASKUNTZA GELA GASTEIZTXO TAILERREAN

thumbnail

EGIBIDE-Arriaga eta ESCOLAPIOSeko lan ikaskuntza gelako ikasleek Udaletxeak ematen dituen “GASTEIZTXO” tailerrean parte hartu dute. Gure ikasleak egun batez kazetariak izan dira eta guztien artean gure hiriko berrien albistegia grabatu dugu. Nardi, Ion eta Gorkaren laguntzarekin kalera atera eta inkestak egin ditugu eta honekin batera hainbat lekutan elkarrizketak izan ditugu (Unicef, BiBat Museoa, Osasunerako hezkuntza zentroa) eta gainera programa grabatu dugu.