EGIBIDE ASPROMEC sarietan finalista “Prestakuntza Duala” kategorian

Pasa den ostegunean, hilak 20, EGIBIDE “ASPROMEC Sarien II. Edizioen” saiora joan zen Madrilera.

EGIBIDE “Prestakuntza Duala” kategorian finalista izendatu zuten, Madrilgo Salesianos Atocha zentroarekin batera.

Mekanizazioko Lehiakortasunerako Profesionalen Elkarteak ematen dituen sari hauek enpresa eta erakundeen lana aintzatesten dute, industria-sektorearen garapenean nabarmen laguntzen dutenak; teknikoak, zuzendaritzakoak, enpresakoak, dibulgaziokoak edo akademikoak.