EGIBIDE bi ikasle irabazle laburra lehiaketan

thumbnail

Coca-Cola erakundeak Euskal Herriko ikasleentzat narrazio labur lehiaketa urtero antolatzen du. Aurtengoan 5.000 ikaslek parte hartu dute, bertan idazlerik gazteenek idazteko dohaia erakutsi ahal izan dute.

Aurten, EGIBIDE-Jesús Obrero bi ikaslek Arabako mailan lehenbiziko bi sariak eskuratu dituzte. Oier Encinas eta Shubham Barroso izan dira bi ikasle gasteiztarrak idazmen mailarik gorena, epailegoaren ustez, erakutsi dutenak.

“Ez nuen espero irabazterik” adierazi du Shubhamek, Arabako lehiaketa irabazteaz gain, Euskal Herriko bigarren saria ere jaso duenak. “Istoriaren hasierako esaldia ematen ziguten eta guk jarraipena idatzi behar genuen” azaldu digu egindako lanari buruz.

Oierrek ere ustekabe alaia jaso zuen, Arabako bigarren sariaren berri jaso zuenean, “istoriaren protagonistak haragia jan nahi ez zuen krokodilo abenturatzailea zen” kontatu digu.

Sari banaketa Bilboko Itsas Museoan izan zen, hantxe Euskal Erakundetako eta Kulturako ordezkariak ere izan ziren.

Zorionak idazle txapeldun hauei!

EL CORREO

Narrazio Laburra

Descargar 100614-El_Correo_(Relatos_Cortos).pdf