Egibide Etxegabeko Pertsonen Alde

thumbnail

Egibideko Gizarte-Integrazioaren Goiko Zikloko 22 ikaslek eta 10 irakaslek urrian parte hartu zuten gaur egun Gasteizen bizi diren Etxegabeko Lagunei buruzko ikerketa batean. Ikerketa hau Gasteizko Udala eta beste erakunde batzuk burutzen ari dira. Horretarako, urriaren 17an, gaueko 10etatik 2etara, Gasteizko kale guztiak korritu genituen gure hirian lo egiteko aterpe izarrak baino ez dituzten lagunak aurkitzeko eta elkarrizketa egiteko. Egun horretan eta helburu berarekin Bilboko eta Donostiako kaleak ere korritu ziren.