EGIBIDE I.TRIATLOI ARGAZKIAK

thumbnail

180 partaidetik gora aritu ziren joan zen ostiralean Vitoria-Gasteizko Gamarrako parkean egin zen I. Egibide Kross Triatloian parte-hartzen. Euriak eta haizeak ez zuten triatloiaren festa eragotzi, eta 180 partaidetik gora aritu ziren Gamarrako parkean prestatu genuen zirkuituan beren onena ematen. Nik Triren izpirituari jarraiki, lagunartean egin ziren froga guztiak ostiral arratsaldean zehar. Zazpi urtetik gora, zenbait kategoriatan antolatuta, aniztasun handiko koadrila elkartu zen, triatloiak mugarik ez duela erakusteko.

NikTri-Egibide-Gasteiz-3Entrenamendu-saio gogorretan zaildutako kirolariak eta kirol berri bat ezagutzeko asmoz gerturatutako pertsona sedentarioak, ikasleak eta irakasleak, gurasoak eta haurrak… Mota askotako pertsonak bildu ginen ostiralean Gamarran. Kirolaren berezko izaera konpetitiboa alde batera utzita, elkartasuna izan zen nagusi partaideen artean: igerian larri zebilenari laguntzen zion batek, trantsizioan galdu samar zebilenari argibideak ematen zitzaizkion… Azken batean, ondo pasatuz, triatloia gertutik ezagutzea zen helburua, eta helmuga zeharkatu zuten partaideen irribarreak adierazten zuen hala izan zela. Izan ere, kirolarien arteko lehia alde batera utzi arren, I. Egibide Triatloiarekin sustatu nahi izan dugun izpiritua da norberak bere buruari erronka bat jarrita, eta hura beteta, irabazle dela. Gisa horretan, geure burua hobetzeko lanean jartzen dugu geure burua.

I.Egibide Triatloia egiteko, ezinbestekoa izan zen Egibideko bertako boluntario ugariren lana. Denetik egiten aritu ziren: zirkuitua seinaleztatzen, izen-ematean laguntzen eta partaideei Spiukek frogarako propio diseinatutako kamiseta ematen, edo helmugaratzen zirenei Powerade bana ematen indarrak berritzeko. Nik Tritik gure eskerrik beroenak eman nahi dizkiegu guztiei, eta datozen frogetan ere ongi etorriak izango dira

Indarrak berritzeaz gain, izpiritua ere indartu zien askori zirkuitua osatzeak, askok datorren urteko edizioan jarri baitzuten jomuga, bakoitzak bere helburu propioarekin. Hala bedi, eta datorrena prestatzeko eta hobetzeko lanean hasita gaude dagoeneko.

ZORIONAK DENOI!

IGERIKETA BIDEOA

BIZIKLETAZ-KORRIKA BIDEOA

ARGAZKIAK FACEBOOK NIK TRI

I TRIATLÓN EGIBIDE

Descargar 030614-El_Correo_(I_Triatlón_EGIBIDE)(1).pdf