EGIBIDE-Nieves Cano IRAKASLE GABE EZ DAGO ESKOLARIK

thumbnail

DBH-ko lehen eta bigarren zikloko ikasleak mundu mailan SAME-k antolatutako “JAR EZAZU IRAKASLE BAT MAPAN” kanpainan gogotsu aritu dira.

Kanpaina honek hezkuntzan dauden urritasunak salatzea du helburu nagusi. Aurten mundu mailan falta diren  irakasle kualifikatu eta  motibatu kopuruaren  berri ematera gonbidatzen du.

Horretarako ikasleek,hitzekin, irakasleen siluetak egin dituzte, irakasle on batek izan beharko lituzkeen ezaugarriak idatziz. Silueta horiek munduan zehar itsatsi dira, irakasleak falta diren herrialdeetan batez ere.

Eskerrak eman nahi diegu kanpaina honetan parte hartu izan duten ikasle eta irakasle guztiei, zuen laguntza ezinbestekoa izan da hau aurrera eramateko.

ZORIONAK ETA ESKERRIK ASKO!!!!!

SAME sin profes no hay escuela/irakasle gabe ez dago eskolarik SAME