EGIBIDE WALL- E FLL (FIRST LEGO LEAGUE) LEHIAKETAN

thumbnail

Abenduaren 1ean, larunbata, “Robótica Lego” EGIBIDE WALL-E taldeak, FLL (First Lego League) lehiaketan parte hartu zuten. DBHko 1go, 2. Eta 3. mailako EGIBIDE ARRIAGA eta EGIBIDE JESUS OBREROko hamar ikaslek osatzen dute, entrenatzaile moduan Adrián Guillén (Jesus Obreroko 2.batxilergo ikalea) eta Alberto Diago (Arriagako Mantenimendu EMHZko ikaslea). Elektronikako irakaslea, Leoncio Roldán zientzialariak, proiektuan parte hartu du ere.

Irabazi ez dugun arren, honako hauetan, hainbat aipamen lortu ditugu; ilusioaren kutsadura, talde nortasuna, taldean lan egiteko gaitasuna eta entrenatzaileen gutxieneko laguntzarekin erronkak betetzeko gaitasuna. Talde bezala gatazkak konpontzeko eta zailtasunei aurre egiteko kide guztien parte-hartzea.

Alderdi teknikoan, horrez gain, diseinu mekanikoa, eraikuntza ona eta eraginkortasun mekanikoa goraipatu zuten.
Talde gogotsu eta konprometitua ikusi dute, hurrengo baterako esperientzia gehiagorekin ikustekotan.
Hurrengo urtean esperientzia errepikatzea espero dugu!
COMPETICION LEGO LEHIAKETA