Egibideko 3.DBHko elkarbizitzak

thumbnail

Urtarrila eta otsaila bitartean, Egibiden 3. DBHko elkarbizitzak burutu ditugu Arriaga, Nieves Cano eta Jesus Obrero campusetan. Egun osoan zehar, talde bakoitza kanpus ezberdin batera joan da,bizikidetza egun bat burutzeko, norbera eta taldea hobeto ezagutzeko eta Jesusen giza eta kristau balioak bizitzea eta praktikan jartzeko helburuarekin.

Dinamika ezberdinen bidez, norbera eta besteengan konfiantzajorratu dugu. Gainera, gure izaera eta nola ikusten gaituzten ere landu dugu elkarbizitzetan. Azkenik, gure bizitzan egunero topatzen garen seinaleekin, egoerekin eta pertsonekin dinamika bat egin genuen, horren inguruan hausnarketa egiteko.Azkenik, gure bizitzan egunero topatzen ditugun seinaleei, egoerei eta pertsonei buruz hausnartzeko dinamika bat egin genuen.

Hitz batez, gure artean harremanak estutzeko eta talde sentimenduasendotzeko egun polita izan zen, eta, beti bezala, ikasleak gogoz eta partehartze maila handiarekin egon ziren.

Convivencias 3. ESO