EGIBIDEKO GAZTEEN GUNEA

thumbnail

“Eskola ikusteko beste modu bat, leku berri bat, zuretzat”. Hitz horiek kontuan hartuta pasa den ostegunean, urtarrilak 31, Juan Bosco Deunaren egunean (bere bizitza gazteekin eman zuen pertsona), Arriagako aisialdi taldeko guneari hasiera eman genion. Eskolan ikasleak protagonistak diren leku bat izango dutela ospatu genuen ekitaldian. Horretarako, Fernando Gonzalo Bilbao Gasteizko Elizbarrutiko bikario nagusiaren presentzia izan genuen eta berak gunea bedeinkatu zuen hasiera on bat eskainiz.
Elkartasuna, partekatzea, bizikidetza, ospakizunak… biziko ditugun gunea izango da, hau da, gure aisialdia beste modu batera biziko dugu.
EGIBIDE-Arriagako gunean zure zain egongo gara!! Bazatoz?
EGIBIDE-Arriagako GAZTEEN GUNEA