EGIBIDEKO IKASLEAK INNOBASQUEK ANTOLATUTAKO GREENINN JARDUNALDIAN ARITUKO DIRA

thumbnail

Innobasquek datorren ostiralerako, apirilaren 19rako, Bilboko Alondegian antolatu duen GreenINN jardunaldian parte hartuko dute Jesus Obrero kanpuseko Administrazio eta Finantzetako goi mailako heziketa-zikloko lehen kurtsoko ikasleek. Jardunaldi horretan, enpresek egunerokotasunean dituzten arazo eta erronka ugari planteatuko dituzte eta ikasleek irtenbideak bilatu beharko dizkiete sormenaren inguruko hainbat teknika erabilita. Deialdian Showcase (ikasleei zuzendutako lehiaketa) baterako deia ere egin dute; bertan, ikasleek teknologia garbien esparruan garatutako enpresa-proiektu ugari aurkeztuko dituzte.