EGIBIDEN Pastoral Proiektua martxan dago

thumbnail

EGIBIDEko Misioi Elkartea bildu da EGIBIDEko Egitasmo Pastorala aztertzeko eta lantzeko. Topaketa jendez gainezka zegoen Loyola Zentroan burutu zen, mahai-inguru interesgarri baten bitartez. Honako hauek izan ziren parte-hartzaileak:

Marlem Ferrer, Estetika Integral eta Ongizateko ikaslea Molinuevon, Hezkuntza eta Ingurugiro-Kontroleko ikasle ohia Jesús Obreron, "Bilatuz Afroamericana"-n eta "Aspace"-n bolondresa eta EGIBIDEko fede talde bateko kidea.
 
Julia Espina, Arriagako astialdi taldeetan esku hartzen duen ikasle baten ama.
 
Estitxu Soto, Erlijioko eta Historiako irakaslea DBHn Jesús Obreroko Campusean, pastoralista eta animatzailea EGIBIDEko astialdi taldeetan.
 
Yolanda Susaeta, gizarte langilea eta EGIBIDEko gazte unibertsitario talde baten laguntzailea.
 
Jon Ander Gorbea, teknologia irakaslea, DBHko tutorea Nieves Canon.
 
Serafín Ochoa de Zuazola, informatika irakaslea batxilergoan eta lanbide heziketan eta LH-ko koordinatzailea Molinuevon.
 
Fernando Otaduy, Gasteizko elizbarrutiko bikarioa eta Diocesanas-Jesús Obrero Fundazioaren kidea.
 
 

Bilera oso bizia izan zen eta bertaratutako guztiak EGIBIDEren ardatz nagusia ikasleak direlakoarekin bat etorri ziren. Bidea iniziatuta dago DBHn, Batxilergoan eta LHn 7.000 ikasle eta 400 hezitzaile dituen ikastetxe batentzako.

 

Proyecto Pastoral: Comunidad de Misión