“Elikatzen duten Periferiak” jardunaldia

thumbnail

Maiatzaren 28an, larunbata, “Elikatzen duten Periferiak” jardunaldia ospatuko da Ataria-n (Salburuko Hezeguneen Interpretazio Zentroa).

Krisiaren testuinguruan geroz eta ugariago dira hiriaren periferian sortzen ari diren ortuak. Beharrezkoa gertatzen da, hiriko  lurra ondasun komun moduan aztertzen dituen eztabaidak aurrera eramatea.

Jardunaldi honen helburua, lurra eta biziraupena elkar lotzen dituen hiri ortuen inguruko esperientzien hartu-emana sustatzea da.