“Eraikitzen Gasteiz Gaztea Construyendo” topaketa

thumbnail

Maiatzaren 12 eta 13an, gazte-politikei buruzko jardunaldiak “Eraikitzen Gasteiz Gaztea Construyendo” antolatuko dira Vitoria-Gasteizko Europa Biltzar Jauregian.

Gazteriak bizitza proiektu jasangarriak eraikitzeko zailtasun handiak dauzka; izan ere, enplegua, proiektu hauek eraikitzeko den oinarria,  urria eta kalitate gutxikoa da. Horren aurrean, hausnarketa egin nahi dugu eta hori gazteek parte hartuz egin nahi dugu.

Gasteizko gazteek hitza hartuko dute oraingoan, hezkuntza mundukoei, beste erakundeei, elkarteei eta herritarrei berei, beren proposamenak eta kezkak helarazteko.

Hiriko beste eragile askok ere hartuko dute parte, prestakuntzarako zentroak, elkarteak, eta kirol klubak ere, gazteekin lan egiten dutenak.

Informazio guztia, jardunaldien web orrian ikusi dezakezue.

www.gasteizgazteaeraikitzen.com