Europako Mugikortasun Astearekin EGIBIDE

thumbnail

Mugikortasun Iraunkorraren Europako Astearen esparruan, EGIBIDE presente egongo da egun hauetan zehar.

.Hezkuntza eta Ingurugiro-Kontrola zikloko 2. mailako ikasleekin "Movilidad en los desplazamientos al centro educativo"-ri buruzko eztabaida Montehermoson, edo Gasteizko kaleetan larunbatean.

.Larunbateko ekitaldi nagusian, 10:00etatik 15:00tara Gorbea kalean, Badaia eta Cruz Blanca bitartean, txikientzako tailerrak, bizikletak konpontzeko lantegi txikitxo bat, ibilgailu jasangarriei buruzko erakusketa… hor ikusgai jarriko dugu bizikletak aparkatzeko euskarria "made in EGIBIDE".

Astelehenean Eskolako Agenda 21 proiektuko ikastetxeen700 ikasleren Txirrindula Martxarekin. Ibilbidea 10:00etan hasiko da Floridako kioskotik eta 11:30etan amaituko da Andre Maria Zuriaren plazan.

Larunbatari dagokionez, gurekin izango dugu Ibai Zabala Bengoa, Fabrikazio mekanikoko diseinua zikloko 1.mailako ikaslea pasaden urtean eta bizikletak aparkatzeko euskarriaren diseinuaren Lehiaketaren irabazlea. Egibideko Hezkuntza Komunitatearen artean bizikletaren erabilera sustatu eta indartzeko helburuarekin sortu zen ekimen hau. Berez, gure campusetan bizikletak aparkatzeko euskarri gehiago izateko eskakizunak egon ziren sare sozialen bidez, adibidez, Twitter.

 

Semana Movilidad

Descargar LIBURUXKA.pdf