Elektrizitatea eta Elektronika

Oinarrizko LHko ziklo hau ikasten baduzu, eremu soziolinguistiko eta zientifiko-matematikoko edukiak ikasteaz gain etxebizitza bateko instalazio elektrikoak eta domotikoak egiteko gai izango zara, baita telefono-sarearen eta Interneten osagaiak eta egitura ezagutzeko ere.

Hainbat instalazio, sare eta tresna elektriko eta elektroniko (etxetresna elektrikoak) mantentzeko eta konpontzeko lanak egiten erakutsiko dizute. Ordenagailu baten (PUZ) oinarrizko egitura eta elementuak ere ezagutuko dituzu.

Horrek guztiak aukera emango dizu ondorengo ikasketak jarraitzeko edo lan-munduan sartzeko.