Elementu Metalikoen Fabrikazioa (Soldadura eta Galdaragintza)

Oinarrizko LHko ziklo honetan, eremu soziolinguistiko eta zientifiko-matematikoko edukiak ikasteaz gain fabrikazio mekanikorako mekanizazioko eta muntaketako oinarrizko eragiketak egiten ikasiko duzu.

Era berean, metalezko eta galdaragintzako produktuak lortu ahal izango dituzu soldadura bidez txapak eta profil metalikoak lotuz edo ebaketa termikoko edo mekanikoko ekipoak erabiliz.

Gainera, ekipo elektriko eta elektronikoak mihiztatzeko, konektatzeko eta mantentzeko oinarrizko eragiketak egin ahal izango dituzu.

Horrek guztiak aukera emango dizu ondorengo ikasketak jarraitzeko edo lan-munduan sartzeko.