Elementu Metalikoen Fabrikazioa (Mekanizazioa)

Oinarrizko LHko ziklo honetan, eremu soziolinguistiko eta zientifiko-matematikoko edukiak ikasteaz gain oinarrizko fabrikazio-eragiketak egiten ikasiko duzu, hala nola materialak eta ekipoak prestatzea, limatzea, fresatzea, zerratzea edo zulatzea.

Gainera, soldadura eta arotzeria metalikoko jarduerak eta galdaragintzako oinarrizko eragiketak egingo dituzu (materialak prestatzea, lotzeko eta muntatzeko eragiketak, txapak eta profilak moztea).

Era berean, makina, erreminta eta tresna mota desberdinak prest jartzeko gai izango zara, baita ekipo elektriko eta elektronikoak muntatzeko eta desmuntatzeko oinarrizko eragiketak egiteko ere.

Horrek guztiak aukera emango dizu ondorengo ikasketak jarraitzeko edo lan-munduan sartzeko.