Informatika eta Komunikazioak

Oinarrizko LHko ziklo hau egiten baduzu, eremu soziolinguistiko eta zientifiko-matematikoko edukiak ikasteaz gain ekipoak eta sistema informatikoak muntatzeko eta mantentzeko eragiketa osagarriak egiten ikasiko duzu, bai eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiekin lotutako bestelako jarduerak egiten ere.

Halaber, ekipo elektrikoak eta elektronikoak konektatzeko, mihiztatzeko, muntatzeko eta mantentzeko eragiketak egiten erakutsiko dizute.

Horrek guztiak aukera emango dizu ondorengo ikasketak jarraitzeko edo lan-munduan sartzeko.