Instalazio Elektroteknikoak eta Mekanika

Oinarrizko LHko ziklo honetan, eremu soziolinguistiko eta zientifiko-matematikoko edukiak ikasteaz gain eraikinen behe-tentsioko instalazio elektrikoak, domotikoak eta telekomunikaziokoak muntatzeko eragiketak egiten ikasiko duzu.

Gainera, fabrikazio mekanikoko oinarrizko eragiketak egingo dituzu. Metalak muntatzeko eta soldatzeko eragiketak egiten ere ikasiko duzu.

Horrek guztiak aukera emango dizu ondorengo ikasketak jarraitzeko edo lan-munduan sartzeko.