Instalazio Electroteknikoak eta Mekanika

Oinarrizko LHko eskaintza berri hau 3 urteko ibilbidearen bidez garatzen da.

Hezkuntza Premia Bereziak dituzten ikasleei zuzenduta dago.

Komunikazio-eremuari eta zientzia-eremuari lotutako gaitasunez gain, elektrizitatearekin eta fabrikazio mekanikoarekin lotutako trebetasunak garatuko dira.

Prestakuntza honen bidez, ikasketei jarraipena eman eta lan-munduan sartzeko aukerak zabaldu ditzakezu.

Proiektu berria denez, eta Oinarrizko Lanbide Heziketa arruntarekin desberdintasunak badaudenez (2 urteko ibilbidea duena), oso garrantzitsua da baliabide hori zure errealitatera egokitzen den ala ez jakinaraztea eta balioestea.