HEMEN DAGO KORRIKA

thumbnail

KORRIKA 18.44etan heltzen da Vitoria-Gasteizera eta 20.30etan EGIBIDEren kilometroa Jacinto Benavente Floridarekin egongo da.

Vitoria-Gasteizen dena prest KORRIKArako. EGIBIDE sortzen duten kanpus ezberdinak (Molinuevo, Jesus Obrero, Arriaga, Nieves Cano eta Mendizorrotza) egingo duten kilometroa eta KORRIKA noiz helduko den ezagutzera eman dira. Joxe Mari Ulaziak, EGIBIDEko zuzendari-koordinatzailea, esaten duen moduan: “Diocesanas eta Jesus Obrerok esukararen alde egin duten lana eta izan duten konpromisua, orain EGIBIDE dugun Fundazioarekin urratsak ematen jarraitzen eta jarraituko dugu gure metodologia dela eta”. Joxe Marirekin batera Jon Basaguren Lauroba, Vitoria-Gasteizen KORRIKAren koordinatzailea egon da.

Idoia Perez de Nanclaresekin batera EGIBIDEko hainbat ikasle egon dira, hauek KORRIKAren lekukoa eramango dutelarik: Gentza Bautista eta Alessio Anguileta (EGIBIDE-Arriaga), Nabil Ranbouk eta Victor López de Guereñu (EGIBIDE-Nieves Cano) eta Ander Etxarri eta Garazi San Juan) (EGIBIDE-Jesus Obrero). Atxikitzen dugun irudian EGIBIDE-Molinuevoko batxilergoko ikasleekin batera.

KORRIKAren ibilbidean, 18.30etan Betoñora heldu eta gero, EGIBIDEren kilometroa 20.30etan Jacinto Benavente Floridarekin izango da Angel Ganivet ikastetxeari lekukoa hartuz gero. KORRIKAren agurra gure hirian Mendizorrotzatik izango da IVEF altueran 22.45etan.