“Ikasenpresa” EGIBIDEn hasiko da

thumbnail

 

EGIBIDEko 50 ikasle egongo dira presente astearte honetan IKASENPRESAren hasierako fasean. Topaketa EGIBIDE-Jesús Obreron izango da 9:15tik 14:00ra.

Partaidetza sustatzeko goi-mailako garapen praktikoa izango dute ekintzak. Ekimenerako beharrezkoak diren ahalmen pertsonalak eta sozialak ezagutarazteko eta sustatzeko bideratutako dinamikak egongo dira.

Grina, lidergoa, moldagarritasuna, sormena, talde-lana, negoziazioa eta konfiantza izango dira landuko diren gaitasunak. Ikasenpresa proiektuaren aurkezpena egingo da baita ere.

Jornada Inicial de Ikasenpresa