Izena eman ezazu “Dantzatugurekin” Egibideko X. Dantza Campusean

thumbnail

"Dantzatugurekin" Egibideko X. Dantza Campusean izena emateko epea hasi da jada. Jesus Obreroko Campusean izango da ekainaren 30etik uztailaren 11ra, 10:00etatik 14:00etara. Gaur egungo dantzak, dantza-antzerkia, hip-hop, funky, salsa, aerobik/batuka, akrobaziak, eta hainbat jolas izango dituzte 5 eta 17 urte bitarteko txikiek helburu.

Interesa dutenek Egibideko Campusetan (Arriaga, Jesús Obrero, Mendizorrotza, Molinuevo eta Nieves Cano) izena eman dezakete edo informazioa jaso dezakete 679.631.279 telefonora deituta edo dantzatugurekin@egibide.org helbidera zuzenduta.

Plaza mugatuak.