Jatetxe Arloko Zerbitzuetako ekintzaileak Geaxirekin

thumbnail

Egibide Nieves Canoko Krearte Aretoan Egibideko ikasleen eta ekintzaileen artean egiten ari garen topaketen programazioarekin lotuta, aste honetan Geaxi Mondragon Antunezen bisita jaso dugu.
Geaxi Egibide-Mendizorrotza Ostalaritza Eskolako ikasle ohia da eta gaur egun Urbeltz ostalaritza-establezimendua kudeatzen du Gasteizko Boronbizkarra auzoan.Komunikabide ezagunetan izandako agerpena dela eta, oihartzun handia jaso du proiektuak; besteak beste, LaSexta kateak eta El Correo egunkari ezagunek eman dute haren berri.
Izan ere, zerbitzu berritzailea eskaintzen du: “garagardoetarako gelaxkak” izenekoa. Beraz, Geaxi buru duen proiektua gazte-ekintzailetzaren adierazgarri da.
Ostalaritza Zerbitzuetako erdi mailako heziketa zikloko bigarren mailako ikasleek Geaxiren proiektua bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dute. Geaxik emandako aholkuak etorkizunean izan ditzaketen proiektuetarako baliagarri izango dituztela espero dugu!