Jon Herrarte, Arrasate ikastetxeko ikaslea, Yaiza Aguilera Egibide-Arriagakoa eta Eider Guerrero Egibide-Nieves Canokoa izan dira, Egibideko Euskarazko Ipuin Lehiaketako hamargarren edizioaren irabazleak.

thumbnail

Lehiaketa hau, aurten bere hamargarren edizioa betetzen duena, Egibidek antolatzen du eta Caja Vital Kutxa eta Elkarren laguntza jasotzen du.
Egibidek gauzatutako lehiaketaren helburua Arabako Lurraldean euskararen erabilera sustatzeaz gain, euskaraz burututako literatura sortzea da.
Txapelketak hiru kategoria ditu: Lehen Hezkuntzakoa (bakarrik 5. eta 6. mailako ikasleek hartzen dute parte), DBHkoa eta azkenik, Batxilergo eta Lanbide Heziketako Ziklokoetakoa.
Epaileek Lehen Hezkuntzako kategorian Jon Herrarte saritzea erabaki dute “Aitor eta Dunplis” lanagatik. DBH-ari dagokionez, Yaiza Aguileraren “Animaliatropolis” ipuina izan da epaileen gogokoena, eta Batxilergoko kategorian Eider Guerreroren “Isiltasun Apurtuak”.

CONCURSO DE CUENTOS/IPUIN LEHIAKETA