Koltza olioa ibilgailuetarako eta beste sektore batzuetarako ordezko erregaia

thumbnail

Koltza-olioaren erabilera ibilgailuetarako eta beste sektoretarako ordezko erregai bezala, bihar EGIBIDE eta NEIKER TECNALIAko zuzendari nagusiek, Jorge Urrutia eta Jon Ezkurdiak, aurkeztuko duten programaren gai nagusia izango da. Ekitaldia 12:00etan hasiko da EGIBIDE-Arriagako areto nagusian, Amaia Ortiz Barredo (Neiker), Mikel Angulo (Egibide), José Ignacio Fernández de Mendiola (Tifell) eta Itziar Landaren (Cemitec) hitzaldiekin.

“LifeSeed Capital” proiektua, Europako Batzordearen eta Eusko Jaurlaritzaren Nekazaritza eta Lanbide Heziketaren Sailburuordetzaren LIFE+ programaren bidez batera finantzatuta, bioerregaiak eta abereentzako elikagaia sortzeko oleaginosoen ustiapena laudagarri egiten du.

Ekitaldiaren ondoren, EGIBIDE-Arriagan automobilgintzaren esparruan aitzindaria den proiektu bat bisitatuko da.

PROIEKTUAREN AURKEZPENA

Jornada sobre el aceite de colza entre EGIBIDE y NEIKER

Descargar 20160317_Jornada_EGIBIDE-NEIKER.pdf