Lakuako Tailer Okupazionalaren bisita Molinuevon

thumbnail

Lakua izeneko Lanerako Zentruko adimen gaitasun urria duten pertsonak EGIBIDE-Molinuevon egon ziren bisitaz laugarren urtez. 

Guztira 29 erabiltzaile eta 6 hezitzaile etorri ziren, eta ikastetxeko 63 ikasle eta 5 irakasle parte hartu zuten ere.

Ekintzak Estetika areton eta gimnasioan gauzatu dira. Gizarteratze Zikloko ikasleak arreta zuzeneko zaintzaile modura egon dira eta gimnasioan psikomotrizitateko jarduerak egin dituzte.

Guztiok oso pozik geratu gara;  bai bisitariak, eta baita ikasleak eta irakasleok ere. Ea hurrengo ikasturtean berriro errepikatzen dugun!