LH Dualeko 2. promozioa Mercedes-Benz-en

thumbnail

Ekainaren 6an, EGIBIDEko 28 ikaslek Mercedes-Benz enpresan euren heziketa egonaldia hasi zuten, 3 urte iraungo duen Lanbide Heziketa Dualeko programarekin.

Programa honen 2. promozioa den honetan, ikasleen parte hartzea hazi egin da, hasieran 16 ikasle zirenetatik orain diren 28etara.

Ikasle hauek Goi Mailako Lanbide Heziketako ziklokoetatik datoz, Automatizazioa eta Robotika Industriala, Automozioa eta Mekatronika Industrialekoak, hain zuzen ere. Bi ikasturtetan zehar, EGIBIDE eta Mercedes-Benz-en egonaldia txandakatuz, dagokien tituluaz gain espezializazioaren araberako ziurtagiri bat ere jasoko dute.