MAIATZAK 16an EKINTZAILEAREN EGUNA OSPATZEN DUGU

thumbnail

Datorren ostegunean , maiatzaren 16an, kanpus ezberdinetan ekintza programa zabala egingo dugu, Ekintzailearen Eguna dela eta, "Nik Egibidekin" lelopean. 
 
Ekimen hau transbertsal eta ekintzailetasun familiak sortua da, eta bere helburua Egibideko hezkuntz komunitate osoari eta bereziki ikasleei, ekintzailetasunak beraien formakuntzan eta etorkizunean jarrera, balio eta aukera moduan duen garrantzia transmititzea da. 
 
Prestatutako ekintzen programa hemen, eta honen bitartez, egun horretan arratsaldeko 18:30etan Egibide-Arriagako Aretoan  burutuko den jardunaldi tekniko interesgarrira hurbiltzeko gonbitea luzatu nahi dizuegu.  
 
"Sormena eta Ekintzailetasuna: txanpon beraren bi aurpegi" izenburua duelarik, honako pertsona hauen partehartzea izango du:
 
Yoana Aranbalza (SEA-Arabako enpresariak) "Ekintzaile-enpresariaren balioa".
Juncal Ibeas (Vitoria-Gasteizko Udaletxea) "Ekintzaileari laguntzeko plan integrala".

Fernando Alonso (IZINKER) "Sormena eta ekintzailetasuna".