Misioi Elkartea EGIBIDE-Jesús Obrero

thumbnail

Asteazken honetan, urriak 29, EGIBIDEko Misioi Elkartea bilduko da EGIBIDEko Egitasmo Pastorala aztertzeko eta lantzeko. Topaketa 15:30tan burutuko da Loyola Zentroan (EGIBIDE-Jesús Obrero) mahai-inguru interesgarri baten bitartez. Honako hauek dira parte-hartzaileak:

        – Marlem Ferrer, Estetika Integral eta Ongizateko ikaslea Molinuevon, Hezkuntza eta Ingurugiro-Kontroleko ikasle ohia Jesús Obreron, "Bilatuz Afroamericana"-n eta "Aspace"-n bolondresa eta EGIBIDEko fede talde bateko kidea.

        – Julia Espina, Arriagako astialdi taldeetan esku hartzen duen ikasle baten ama.

        – Estitxu Soto, Erlijioko eta Historiako irakaslea DBHn Jesús Obreroko Campusean, pastoralista eta animatzailea EGIBIDEko astialdi taldeetan.

        – Yolanda Susaeta, gizarte langilea eta EGIBIDEko gazte unibertsitario talde baten laguntzailea.
        
        – Jon Ander Gorbea, teknologia irakaslea, DBHko tutorea Nieves Canon.

        – Serafín Ochoa de Zuazola, informatika irakaslea batxilergoan eta lanbide heziketan eta LH-ko koordinatzailea Molinuevon.

        – Fernando Otaduy, Gasteizko elizbarrutiko bikarioa eta Diocesanas-Jesús Obrero Fundazioaren kidea.

Elkartze honetan guztiok ikustea espero dugu.