Ostegun honetan EGIBIDE-Arriagan 25 Fabrikazio Maisuk Diplomak jasoko dituzte (DEMAI Programa)

thumbnail

Ostegun honetan, 17:00etan EGIBIDE-Arriagako Areto Nagusian “Gestión y Planificación asistida en los procesos de Montaje Industrial”-aren Post-zikloaren amaiera eta Diploma banaketa izango da. Vitoria-Gasteizko Mercedes-Benz fabrikan Fabrikazio Maisu moduan lan egin ahal izateko beharrezkoa dute automozio sektoreko titulazio hau.

DEMAI Programaren VII. Promozioaren 25 Diplomen banaketan parte hartuko dute EGIBIDEko Zuzendari Nagusia Jorge Urrutia,  Mercedes-Benz-eko Giza Baliabideen Zuzendaria Rodrigo Navarro eta HETEL-eko Lehendakaria (Gizarte-Ekimenezko Lanbide-Heziketako Ikastetxeen Elkartea) den Julen Elgetak.