HISTORIA

Joan den mendeko 40etako hamarkadan, apaiz diozesiar bat, Pedro Anitua, eta Jesusen lagundiko apaiz bat, Demetrio Ruiz de Alburuza, giza-deiera argi batekin bi heziketa propiektuak abiarazi zituzten. Gaur egun ameslariak izan zirela esango genuke. Beharra ezagutu zuten, hots, heziketarik gabeko gazte askoren aurrerabidea eta erantzuna eman zuten. Bi lanbide eskola: Diocesanas (1942) eta Jesus Obrero (1945).

Bere identitate kristaua eta giza-bokazioa ikuspegian, Arabako erakundeen (Arabako Foru Aldundia, Vitoria-Gasteizko Udala eta Vital Fundazioa (lehen Vital Kutxako Gizarte Ekintza) laguntza eta esker ona bi erakundeen ibilibideko gakoak izan ziren. Azkenik, Eusko Jaurlaritzak itundutako heziketa-erakunde bezala onartzeak behin betiko onespena eman zien.

Bi erakundeak mende honetako bigarren hamarkadara iritsi ziren Derrigorrezko Bigarren Heziketa, Batxilergoa eta Lanbide Heziketako bi ikastetxe ezagutuak bezala. Ezagutze hori persona zuzenak eta profesionalak heztean eta heziketa lan munduan osatzeko moduan oinarritu zen

2012ko maiatzean EGIBIDE jaiotzen da Diocesanas eta Jesús Obrero bat egitearen emaitza bezala, bere tradizioa eta kristau etorriko giza-heziketa proiektuko bokazioa mantentzeko asmoz. 450 hezitzailek 7.000 ikasle baino gehiago hezten dituzte, 12 urtetik (hots DBHtik) aurrera, batxilergotik pasatuz Lanbide Heziketara 13 arlo ezberdinetan eta bizitzan zeharreko etengabeko prestakuntzan eta lanerako-prestakuntzan amaituz.

2017-2018 ikasturtean zehar EGIBIDEren (Diocesanas-Jesús Obrero) 75. urteurrena ospatu genuen.

Hori dela medio, ekitaldi ezberdinak egin genuen, hau da, urtemuga horren Hasiera eta Bukaera, Erakustazoka, Ate Irekien Jardunaldiak, 75. urteurrenaren Liburua edo Topaketa Eguna.

(75. URTEURRENA INFORMAZIOA)