Shanghai-era goaz!

thumbnail

EGIBIDEko ikasle eta hezitzaile talde bat, Shanghain (Txina) biziko dira hurrengo egunetan zehar, hizkuntza-murgiltze eta hango familiekin egingo duten truke bati esker. Desplazamendua, orain dela urte bat SHANGAI PINGHE BILINGUAL SCHOOLeko ikasleak egin zuten trukearen erantzuna da.

Guztira, 15 ikaslea dira (Lanbide Heziketa eta Batxilergokoak), Arantza González eta Aitor Ibabe hezitzaileekin batera. Shanghaiko egonaldian, ingeleseko klaseal, irteerak, txinatar sukaldaritzako eta idazkerako klaseak…egingo dituzte ere, bai eta hango Euskal Etxera bisita ere.

Apirilaren 18tik 24ra arte egingo duten bidai honetan zehar, Facebookeko web orrian informazio osoa argitaratuko dugu.

FACEBOOK WEB ORRIA