TKGUNE – Enpresetarako Zerbitzua
EAEko PYME guztiak balia daitezke Lanbide Heziketako ikastetxe guztiek dituzten azpiegitura zabalez eta pilatutako ezagutzaz. Egibidetik bertatik, gure zerbitzuak eskaintzen dizkiegu inguruan ditugun enpresei punta-puntako fabrikazio eremuan.
Azken urteotan, Industriak fabrikazio prozesu zorrotzak eskatzen ditu eta prozesuen eboluzioa gero eta handiagoa eta azkarragoa da. Horregatik, Egibide-TKguneko ingeniari taldeak egun dituzun prozesuak aztertzen eta hobekuntza ekintzak aurrera eramaten lagun zaitzake.
Gainera, gure tailerretan, gure ikasgeletan, operazio eta prozesu alternatiboak simulatu edo erreproduzitu ditzakegu eta honela, zure produkzio lerroan interferentziak saihestu eta emaitzak aztertu daitezke, hipotesiak baieztatzeko edo baztertzeko.
Lagun zaitzakegu gure saiakuntza-bankuan prozesu erabat berritzaileak planteatzen, diseinatzen eta probatzen. Egibide-TKgunen aurre-ikerketa bat egin dezakezu, beharrezkoak diren probak barne, alternatiba murriztu, makinak moldatu, etab. berriaren eraginkortasuna eta egonkortasuna baieztatzeko.
Produktuen berrikuntzan dinamizatu eta laguntzen dugu, gure ikuspegi teknikoa, teknologikoa, produktiboaren ekarpena eginez eta zure esku sormena sustatzeko eta produktuen analisia egiteko erremintak ipintzen ditugu.
Egibide-TKgunen prototipoak eta materialak fabrikatu eta egiaztatu ahal izango dituzu, fabrikazio prozesuak optimizatu, eta honez gain, aurre-serie batekin produktu berriaren industrializazioa probatu ahal izango duzu. Egibide-TKgunek zure produktua ekoizteko makina egokiari buruzko makina-erreminta fabrikatzaileen ikuspuntua eman ahal izango dizu.
Enpresa bazara eta interesatuta bazaude eta gurekin harremanetan jarri nahi baduzu…
Juan Jesús Capellán: jjcapellan@egibide.org edo tkgune@egibide.org
Tfno: 945 01 01 30