Urban Commerce

thumbnail

Marketing eta Publizitateko Goi Mailako irakasleek Vitoria-Gasteizko Udalak Merkataritzari buruz antolatutako jardunaldietan parte hartu dute, beren edukiak eguneratzeko eta ikasleei gaur egungo merkataritzan zer nolako aurrerapenak dauden kontatzeko. Aurtengo gaia, ordainketak egiteko mugikorraren erabilera eta bere abantailak bai kontsumitzailearentzat zein dendariarentzat izan da.