Vital Fundazioak bekak eskaintzen ditu LH tituludunek ingeles ezagutza hobe dezaten

thumbnail

Vital Fundazioak beka programa berritzailea abiaraziko du. Programa hori unibertsitateko nahiz Goi Mailako Lanbide Heziketako tituludunei begira sortutakoa da, ingeles ezagutza hobe dezaten, maila teknikoan eta komertzialean batez ere.

Ingeles maila hobetzeko laguntza deialdiak bi laguntza-mota hartzen ditu barne.

  • Lan edo praktika egonaldiak ingelesez egiteko atzerrian Horietako lehenengoak 15 beka emango ditu lan edo praktika egonaldiak ingelesez egiteko atzerrian, zehazki Britainia Handian eta Irlandan. 1.250 euro artekoa izan daitekeen Vital Fundazioak emandako bekaren laguntza izango du, baita bere lanaren edo praktiken diru-sarrerak ere, egiten dituenean.
  • Ingeles teknikoaren eta komertzialaren hobekuntza ikastaroa Era berean, beste 15 beka emango dira ingeles teknikoaren eta komertzialaren hobekuntza ikastaroa egiteko Instituto de Idiomas Fundazioan 2016-17 ikasturtean. 550na euro dituzte bekek eta ehun orduko iraupena duen ikastaroa eskaintzan da, 2016ko urria eta 2017ko ekainaren artean.

Interesatuek eskura dute informazio guztia Vital Fundazioaren egoitzan (Kordoi Etxea, Aiztogile kalea 24) 8:30etatik 14:00etara eta 16:30etatik 19:00etara (ostiral arratsaldean itxita) eta Hizkuntzen Institutua Fundazioarenean (Monseñor Estenaga kalea 1) 17:30etik 21:00etara.