Vital Kutxaren Gizarte Ekintzak berrikuntza teknologikoko hamar beka emateko deialdi bat egin du LH-ko ikasleentzat

thumbnail

VITAL KUTXAREN GIZARTE EKINTZAK BEKAK

Vital Kutxaren Gizarte Ekintzak aurten ere berriz egin du Egibide Lanbide Heziketako ikastetxeko ikasleentzako beka-deialdia; hamar beka izango dira, Egibide Lanbide Heziketako ikastetxeko ikasleei zuzenduak, eta bakoitzak 3.000 euroko zuzkidura izango du.

Laguntza horiek jasotzeko aukera edukitzeko, beharrezkoa izango da 2012/2013 edo 2013/2014 ikasturteetan Egibiden Goi Mailako titulua edo prestakuntza baliokideren bat lortu izana eta eskabidea betetzea haren campusetako edozeinetan (Arriaga, Jesus Obrero, Mendizorrotza, Molinuevo edo Nieves Cano) irailaren 15a eta 19a bitartean. Beken iraupena izango da 2014ko urritik 2015eko ekainera, astelehenetik ostiralera, 8:00 eta 14:00 bitartean.

Bekak arlo hauetarako dira:
1.- Bizikleta elektrikoa eta energia berriztagarriak
2.- Dronen eraginkortasunaren hobekuntza eta ezaugarriak
3.- Kalitatezko prozedurak laborategi kimikoan
4.- Kudeaketa-prozedurak eta ingurumenarekiko sentsibilizazioa
5.- Tresneria mekanikoen diseinua eta fabrikazioa (CAD/CAM)
6.- Proiektu teknologikoak garatzeko prestakuntza irudi pertsonalaren arloan: estetikako espezialitatea
7.- Proiektu teknologikoak garatzeko prestakuntza laborategiaren arloan
8.- Ostalaritzako kudeaketa integrala
9.- Marketina eta Komunikazioa
10.- Tresneria informatikoa

2013-2014 IKASTURTERAKO BEKA ESKATZEKO FITXA

Descargar PO_-_LH_Bekak_Egibide_2014.pdf