Vitoria-Gasteizen ur kontsumo arduatsuaren alde

thumbnail

Vitoria-Gasteizko udalak, AMVISAren bidez eta EGIBIDEren laguntzarekin, ur-kontsumoari buruzko sentsibilizazioko eta aholkularitzako kanpaia aitzindari bat antolatu du hiriko etxebizitzei zuzenduta, etxean bertan egiteko.

EGIBIDEn eginez hezten dugu. Horregatik, kanpaina honetan aktiboki parte hartzea eskaintzen dizuegu, gure balioetako bat sustatuz, ingurumen iraunkortasuna. Ur erabilera hobetu nahi dugu gure etxeetan, arazo espezifikoak detektatuz eta altua izan daitekeen etxebizitzetan bere kontsumoa murriztuz.

Martxotik aurrera, EGIBIDEko Ingurumen Heziketa eta Kontroleko Hezkuntza Zikloko ikasle batzuk, AMVISAk aurrez hezi dutenek, borondatez eta dohain parte hartu nahi duzuen EGIBIDEko hezitzaileen etxeak bisitatuko dituzte.

Bisita bakoitzak, 15-20 minutukoa izango direnak, ur-kontsumo guneen azterketa barne hartzen du (bainugelak eta sukaldea) eta bai sentsibilizazio materialak (gomendioak eta praktika onak ur-kontsumoa gutxitzeko), bai aurrezteko produktuak (dutxa-entrenatzaile bat eta txorretan eta dutxa ipintzeko ur-emariaren murrizkailuak) banatuko dira. Gainera, etxebizitzaren eraginkortasun-maila egiaztatuko da, zalantzak argituko dira eta Zerbitzuari, kontsumoari, bere balio ekonomikoari eta komunaren erabileari eta etxeko isuriei buruzko informazioa emango dira.

EGIBIDEko ikasleek, Ingurumen Heziketa eta Kudeaketa arloan profesionalak izango direnek, bisitaten lortutako datuak, beti haien konfidentzialtasuna errespetatuz, eta kanpaiaren txosten finala landuko dute, baita dagokion laburpen exekutiboa ere, emaitzak Udalari eta Vitoria-Gasteizko hiritarrei jakinarazteko. Hau dena, lana aurkitzen laguntzen dieten tresnak gure ikasleei emateko.

Prozezu osoaren zehar, ikasleek AMVISAko Futura Planaren eta Ingurumen Heziketa eta Kontrol Goi Mailako Heziketa Zikloaren Irakasleen Taldearen laguntza teknikoa, logistikoa eta pedagogikoa edukiko dituzte.

Proiektu honetan parte hartu nahi duzuen hezitzaileek egin dezakezue e-mail bat bidaliz zuzendaritza@egibide.org helbideari.