“Koronavirus”: “Koronabirusak” eragindako aparteko aldaketak

Osasun-agintarien jarraibideei jarraituz, hauek dira gauzatzen ari garen ezohiko neurriak EGIBIDEn (informazio eguneratzen joango da):ç

IKASTURTERAKO BATXILERGOKO ONARPENA: BERRIAK
Onartzeko prozedura ireki da

ONARPENERAKO ZERRENDAK (DBH)
Egutegia eguneratua
Onarpen prozedura ireki da

PRAKTIKAK LAN ZENTROETAN ETA LH-KO PRESTAKUNTZA DUALA:

Lantokiko Prestakuntzako modulua egiten ari diren ikasle guztiek martxoaren 16tik, aurrera utziko dute beraien prestakuntza-jarduera enpresetan, eta etxeetan jarraituko dute klaseak etenda dauden bitartean.

LH-ko Prestakuntza Duala  garatzen ari diren ikasleei dagokienez,  modalitatearen arabera izango da haien egoera:

    • Kontratu-modalitatea. Lan-harremana dagoenez, enpresako langile bat da ondorio guztietarako; horregatik, enpresako gainerako langileen egoera bera izango du.
    • Beka-modalitatea. Kasu honetan, enpresak bere jarduerarekin jarraitzen baldin badu, ikasleak eta enpresak hiru aukeren artean adostu ahal izango dute:
      • Enpresaren instalazioetan lanean jarraitzea
      • Telelanarekin jarraitzea
      • Ikaskuntza enpresan bertan behera uztea

Kontuan hartu aurreko kasu guztietan, Lantokiko Prestakuntzetan zein LH-ko Dualetan, ikasleak telelanan jarraitu ahal izango du enpresaren jarduerarekin jarraituz.

ORDUTEGIA: Martxoaren 16tik aurrera eta bestelakorik esan ezean, Egibideko campus guztiak publikoari itxita daude (Jendearentzako arreta telefonoz 08:00etatik 13:00etara)

DBH-BATXILERGOA-LH: Ikasleentzako lan-plana Google Meet bidez